XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Parkea

Egungo eguneko gizakien gauzek zarata asko behar omen dute adituak izango badira.

Ez da harrigarria, hiria bere zarata horretan ezagutzea.

Guztiz beste muturrean, parke publikoak sortu dira.

Berdegunezko oasiak dira, horren zarata handia eztitu nahi dutenak, orobat zarata horren kumeak: gurpilezko ibilgoa, presak, merkatarizko harat-hunatak, nonahi jendearen joanetorria....

Parkean sartu eta, nerbioak lasaitzen dira.

Izan nahi duena bilakatzen da bakoitza.

Presa gabeko ibiltaria edo gauzak ikusten ditugun bezala ez, pentsatzen ditugun bezala direla ohartzen den bat, edo soil-soilik aurpegi geldo bat, egunak eskaintzen dituen hogei eguzki izpitara masailak agerian ezartzen dituena.

Amak ume txikiekin usoetaratzen dira.

Urmahelean, ahateak ahate gisa, haurren goza-zoragarri.

Eta baliteke zenbait zuhaitzek oihan ezinez edo ametsezko basoez hitz egin nahi izatea, txartelek, ez alferrik, aditzera ematen bait digute jatorria: Indi-gaztaina, Guarichindonak, Soforak, Magnoliak, Clandiflorak, Nissia Sylvaticak, Ligustrum Japonica, Pawloniak, e.a., e.a..

Bilboko Casilda Iturrizar parkearen aipua egin dugu.

Casilda Iturrizar anderearen parkea.